Lehen Zirkularra

AEHEren (Espainiako Historia Ekonomikoaren Elkartea) hurrengo kongresua Bilbon egingo da, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, 2020ko irailaren 1etik 4ra bitartean. Kongresuaren goiburua Zientzia, teknologia, berrikuntza eta garapen ekonomikoa izango da. Hala ere, AEHEren ohitura jarraituz, edozein gairi buruzko saioak eta komunikazioak onartuak izango dira.

 

Zirkular honen bidez irekita gelditzen da saio proposamenak eta haien izenburu eta justifikazio laburrak (gehienez 300 hitz) bidaltzeko epea. Proposamenak, partehartzaile posibleen eta haien ekarpenen zerrenda batekin batera, Bertako Batzorde Antolatzaileari (elena.catalan@ehu.eus) eta AEHEren Idazkari Nagusiari (adoracionalvaro@cunef.edu) bidali beharko zaizkie 2019ko ekainaren 30 baino lehen. Aurkeztutako ikerketak eztabaidatzeko denbora nahikoa egon dadin, aholkatzen dugu saio bakoitzak ez ditzala izan zortzi komunikazio baino gehiago. Edozein zalantza argitzeko edo argibide-eskaera egiteko, AEHEren Idazkaritza Nagusiarekin edo Bertako Batzorde Antolatzailearen presidentearekin, Jesús M. Valdaliso (jesusm.valdaliso@ehu.eus), kontakta dezakezue. AEHEren Kontseiluak uztailak 20 baino lehen emango du onartutako saioen berri (https://congresosaehe.es/congreso-internacional-aehe/).

 

Aurrerago, bigarren zirkularrean, txostenak eta posterrak bidaltzeko, uneko doktore tesiak aurkezteko, eta argitalpenen inguruko nobedadeentzako mahaiak zein Kongresuarekin lotutako beste edozein jarduera antolatzeko jarraitu beharreko prozeduren berri emango dugu. Nolanahi ere, Kongresuari buruzko informazio guztia haren webean azalduz joango da (https://congresosaehe.es/congreso-internacional-aehe/).

 

 

 

Adoración Álvaro Moya (AEHEren Idazkari Nagusia)

Jesús M. Valdaliso (Bertako Batzorde Antolatzailea)

 

Adoración Álvaro Moya    (Secretaria General de la AEHE)

Jesús M. Valdaliso (Comité Organizador Local)