AEHEren XIII. Nazioarteko Kongresura joateko asmoa duten ikertzaile gazteentzako bekak eskatzeko deialdia ireki da, bai Doktorego Eskolako parte-hartzaile gisa, bai komunikazioen egile edo egilekide gisa, eta baita partehartzaile gisa ere. Bekak bidaia, ostatua eta izen-ematea finantzatzeko emango dira. Eskatzaileek ikasleak direla egiaztatu beharko dute (ahal dela master eta/edo doktoregoko programa batean matrikulatuta daudela frogatuz, edo bestela doktorego-tesia inskribatu dutela justifikatuz), eta horrekin batera, Kongresuan izena emateko kuota ordaindu beharko dute. Eskaera, aipatutako egiaztagiriekin batera, Igor Goñi (igor.goni@ehu.eus), Xabier Lamikiz (xabier.lamikiz@ehu.eus) eta Eider de Dios (eider.dedios@ehu.eus) ebaluazio-batzordeko kideei bidali behar zaie maiatzaren 30a baino lehen. Ebaluazio-batzordeak gehienez ere bi asteko epean erantzungo du, adierazitako datatik kontatzen hasita.


IHE-EHRren Kontseilu Editorialak “Fast track” saio bat antolatuko du Bilbon egingo den hurrengo AEHEren kongresuan, aldizkarian kalitatezko artikuluak ohi baino ebaluazio-prozedura azkarragoan publikatzeko asmoz. Horretarako, IHE-EHRn argitaratzeko interesa duten historia ekonomikoari buruzko artikuluen proposamenak behar ditugu, eta bereziki, ikertzaile berriak animatu nahi ditugu parte hartzera.
Interesatuek laburpen luze bat (600 hitzekoa) eta CV labur bat (gehienez 2 orrialdetakoa) bidali beharko dituzte 2021eko azaroaren 23ra arte. Hautatutako proposamenak abenduan jakinaraziko dira, eta artikuluen azken bertsioak 2022ko abuztuaren 17a baino lehen bidali beharko dira.
AEHEren Kongresuko “Fast track” saio honetan, IHE-EHRko editoreek, aurkezpenak entzun ondoren, lanak berrikusterako orduan egileek kontuan hartu beharko dituzten iruzkinak egingo dituzte. Une horretatik aurrera, artikulu horiek ohikoa baino azkarragoa izango den kanpoko ebaluazio-prozesu batean sartuko dira (binakako berrikuspenarekin), eta gehienez ere 30 eguneko epean jasoko dituzte berrikusle anonimoen erantzunak.
Proposamenak bidaltzeko helbidea: ihe@aehe.es, mezuaren gaian #FastTrack adieraziz.
SAIOAK EGUNERATZEKO ETA KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO DATA BERRIAK
AEHEren Kontseiluak, 2021eko ekainaren 25eko bileran adostu eta 2021eko uztailaren 2ko Batzar Nagusian iragarri zuen bezala, honako egutegi hau finkatu du Kongresuaren saioak eguneratzeko eta komunikazioak bidaltzeko:
- 2021eko irailaren 6tik azaroaren 30era: saioak eguneratzeko epea. Epe horren barruan, antolatzaileek deialdi publikoak egin ditzakete komunikazio-proposamen berriak jasotzeko.
- 2021eko abenduaren 20a baino lehen: proposatutako aldaketen onarpena Batzorde Zientifikoaren eskutik.
- 2021eko azaroak 15: Doktorego Jardunaldiaren deialdia.
- 2022ko maiatzak 30: komunikazioak saio bakoitzeko koordinatzaileei bidaltzeko azken eguna.
- 2022ko ekainak 10: saio bakoitzaren komunikazioak Kongresuko Batzorde Antolatzaileari (elena.catalan@ehu.eus) bidaltzeko azken eguna. Komunikazio guztiek Kongresuaren txantiloi ofiziala erabili beharko dute, webgunean eskuragarri dagoena (https://congresosaehe.es/congreso-internacional-aehe/instrucciones-envio/).
DATA BERRIAK BILBOKO KONGRESURAKO
AEHEren Kontseiluak, 2020ko urtarrilaren 27ko bileran, Tokiko Antolaketa Batzordeak hala proposatuta, XIII. Nazioarteko Kongresua 2022ko abuztuaren 31tik irailaren 3ra atzeratzea erabaki zuen. Erabakia pandemiaren egungo egoeratik eta epe ertainera aurreikusten den bilakaeragatik hartu da, eta baita AEHEren Kontseiluak eta antolatzaileek kongresu presentzial bat egiteko duten asmoagatik ere. Datak aukeratzeko irizpidea, berriz, egutegi akademikoa ez oztopatzea izan da, unibertsitate askok biltzarraren hurrengo astean hasten baitute ikasturtea. Datozen hilabeteetan, Tokiko Antolaketa Batzordeak jarduera-programa berri bat osatuko du, eta Kongresuaren webgunean zintzilikatuko da.
Data berriak Bilboko Kongresurako
AEHEren Kontseiluak, 2020ko urtarrilaren 27ko bileran, Tokiko Antolaketa Batzordeak hala proposatuta, XIII. Nazioarteko Kongresua 2022ko irailaren 1etik 4ra atzeratzea erabaki zuen. Erabakia pandemiaren egungo egoeran eta epe ertainera aurreikusten den bilakaeran oinarritzen da, eta nazioarteko beste hainbat elkarte zientifikok hartutako neurrien antzekoa da, 2020rako iragarritako bestelako biltzar asko 2022an egingo baitira.
KONGRESUA 2021EKO IRAILERA ATZERATZEN DA
COVID-19aren hedapenaren ondorioz bizi dugun larrialdi-egoera dela eta, eta jarduera akademikoa normaltasunez noiz hasiko den zalantzan dagoenez, Tokiko Antolaketa Batzordeak eta AEHEren Kontseiluak, atsekabe handiz, Kongresua urtebete atzeratzeko erabakia hartu dute, zehazki, 2021eko irailaren 1etik 4ra.
Onartuta dauden saio- eta komunikazio-proposamenek bere horretan jarraitzen dute, bai eta Doktorego Jardunaldiak ere, baina, ziurrenik, programa berrantolatu beharko da, egun berrietan eskuragarri dauden espazioetara egokitzeko. Horri guztiari buruzko informazioa bere garaian emango dizuegu. Komunikazioen egileek aldaketak egin ahal izango dituzte beren lanetan, datozen hilabeteetan ikerketan egiten diren aurrerapenen arabera, edo era beran, beren proposamena erretiratu ahal izango dute, egoki baderitzote. Nolanahi ere, edozein aldaketa egiteko, parte hartzen duten saioaren antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dira.
Sentitzen dugu erabaki honek eragin ditzakeen eragozpenak, eta espero dugu guztiok laster normaltasunera itzuliko garela, osasunez eta ilusioz.
Koordinatzaileei komunikazioak bidaltzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 30a da. Horiek guztiak AEHEk ezarritako edizio-arauekin bat datozela berrikusi beharko dute, eta 2020ko ekainaren 8a baino lehen bidali beharko dizkiote pdf formatuan Elena Cataláni (elena.catalan@ehu.eus). Komunikazio guztiek biltzarraren edizio ofizialeko txantiloia erabili beharko dute, webgune honetan bertan eskuragarri dagoena (bidalketa-jarraibideak). Beren lanak webgunean zintzilikatuta agertzea nahi ez dutenek saioko koordinatzaileei jakinarazi behar diete, eta haiekin batera, lanak entregatzeko azken eguna ezarri.
AEHEren II Doktoretza Jardunaldia
Bilbo, 2020ko irailak 1
Doktorego Jardunaldia 2020ko irailaren 1ean egingo da (XIII. Kongresua hasi aurreko egunean) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bizkaia Aretoa eraikinean, Elhuyar aretoan. Egun bateko iraupena izango du eta goizez eta arratsaldez antolatuko da.Hasierako saioetan, honako eduki hauen inguruko hitzaldiak emango dira: 1) doktorego-tesia egiteko, idazteko eta defendatzeko prozesua, ikerketa, ikasketa eta administrazio-gaiak aintzat hartuta; 2) emaitzak kongresu eta argitalpen zientifikoetan zabaltzea; 3) doktoretza osteko irteerak, aukera teorikoetatik hasi eta doktore berrien esperientzia praktikoetaraino; eta 4) karrera akademikoa eta egiaztapen-sistema Espainian. Ondoren, parte-hartzaileek beren ikerketak gaika taldekatutako saio paraleloetan eztabaidatuko dituzte, eta gainerako ikasle eta ikertzaile sendoen laguntza izango dute.
Jardunaldi hau Historia Ekonomikoko, Ekonomiako eta Historiako doktorego-programetako ikertzaileentzat da. Doktorego-tesiak abian dituzte Historia Ekonomikoaren arloan, modu zabalean ulertuta. Parte hartu nahi dutenek euren proposamena bidali beharko diete antolatzaileei: Marc Badia-Miró (mbadia@ub.edu), Igor Goñi (igor.goni@ehu.eus) eta Esther Sánchez (esther.sanchez@usal.es). Proposamenek tesiaren behin-behineko titulua eta gehienez ere 1.000 hitzeko laburpen bat izango dituzte, eta bertan argi eta garbi zehaztuko dira ikerketaren xedea, ezagutzari edo aurretiazko emaitzei espero zaion ekarpena eta erabilitako iturriak eta metodologia.
II. Doktoretza Jardunaldiaren funtzionamendu egokia bermatzeko, parte-hartzaile kopurua mugatua da. AEHEren Kontseiluak batzorde zientifiko gisa jardungo du proposamenak hautatzerakoan. Hautatuek ezin badute beren unibertsitateen babes ekonomikorik izan, AEHEren eta toki-erakundearen laguntza ekonomikoa jasoko dute jardunaldian parte hartzeagatik sortutako gastuak partzialki ordaintzeko.
Bertaratzeak eta parte hartzeak dagokion ziurtagiria jasotzeko eskubidea emango du. Proposamenak bidaltzeko azken eguna 2020ko otsailaren 15a da. Behin betiko onarpena 2020ko martxoaren 15a baino lehen jakinaraziko da.
Espainiako Historia Ekonomikoaren Elkarteko Kontseiluak, 2019ko irailaren 4an egindako bileran, osoko bilkuren eta aldi bereko saioen zerrenda onartu zuen (https://congresosaehe.es/congreso-internacional-aehe/sesiones-2/), eta horrekin batera, saioetako koordinatzaileei dei egin zien, beste ikertzaile batzuek izan ditzaketen kalitatezko komunikazio berriak jasotzeko deialdi berri bat zabaltzeko, 2019ko abenduaren 1era arte. Era berean, abian diren ikerketa-proiektuekin zerikusia duten posterren proposamenak bidaltzeko epea irekitzea erabaki zen. Posterrak aurkezteko proposamenak, 2019ko abenduaren 1a baino lehen, Tokiko Batzorde Antolatzaileari (igor.etxabe@ehu.eus eta igor.goni@ehu.eus) bidali beharko zaizkio. Halaber, laster jakinaraziko da 2020ko irailaren 1ean arratsaldez izango den Doktoretza Eskolarako proposamenak bidaltzeari buruzko informazioa.
Hemendik gutxira Kongresuaren web orrian izena emateko formularioa irekiko da.
Alvaro Moya
AEHEko Idazkari Nagusia
Jesús M. Valdaliso
Tokiko Batzorde Antolatzailea
AEHEren (Espainiako Historia Ekonomikoaren Elkartea) hurrengo kongresua Bilbon egingo da, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, 2020ko irailaren 1etik 4ra bitartean. Kongresuaren goiburua Zientzia, teknologia, berrikuntza eta garapen ekonomikoa izango da. Hala ere, AEHEren ohitura jarraituz, edozein gairi buruzko saioak eta komunikazioak onartuak izango dira.
Zirkular honen bidez irekita gelditzen da saio proposamenak eta haien izenburu eta justifikazio laburrak (gehienez 300 hitz) bidaltzeko epea. Proposamenak, partehartzaile posibleen eta haien ekarpenen zerrenda batekin batera, Bertako Batzorde Antolatzaileari (elena.catalan@ehu.eus) eta AEHEren Idazkari Nagusiari (adoracionalvaro@cunef.edu) bidali beharko zaizkie 2019ko ekainaren 30 baino lehen. Aurkeztutako ikerketak eztabaidatzeko denbora nahikoa egon dadin, aholkatzen dugu saio bakoitzak ez ditzala izan zortzi komunikazio baino gehiago. Edozein zalantza argitzeko edo argibide-eskaera egiteko, AEHEren Idazkaritza Nagusiarekin edo Tokiko Batzorde Antolatzailearen presidentearekin, Jesús M. Valdaliso (jesusm.valdaliso@ehu.eus), kontakta dezakezue. AEHEren Kontseiluak uztailak 20 baino lehen emango du onartutako saioen berri (https://congresosaehe.es/congreso-internacional-aehe/).
Aurrerago, bigarren zirkularrean, txostenak eta posterrak bidaltzeko, uneko doktore tesiak aurkezteko, eta argitalpenen inguruko nobedadeentzako mahaiak zein Kongresuarekin lotutako beste edozein jarduera antolatzeko jarraitu beharreko prozeduren berri emango dugu. Nolanahi ere, Kongresuari buruzko informazio guztia haren webean azalduz joango da (https://congresosaehe.es/congreso-internacional-aehe/).
Adoración Álvaro Moya (AEHEren Idazkari Nagusia)
Jesús M. Valdaliso (Bertako Batzorde Antolatzailea)
Adoración Álvaro Moya (Secretaria General de la AEHE)
Jesús M. Valdaliso (Comité Organizador Local)