Euskal Herriko Unibertsitateak lau hotel eskaintzen ditu prezio itunduan, nahiz eta hiriaren eskaintza zabala eta anitza den, bai kokapenari bai prezioari dagokienez.
Establezimendu horietako batean erreserba egin nahi baduzu, zuzenean UPV/EHUko bidaia-agentziarekin egin behar duzu (AVORIS RETAIL DIVISION S.L.; lehen, BCD Travel), 944 25 70 55 telefonora deituta edo upv-ehu@bcdtravel.es helbidera mezu bat bidalita. Bi kasuetan, AEHEren Nazioarteko XIII. Kongresuko partaidea zarela adierazi behar duzu.
Beste hotel, taberna, jatetxe, pintxo, museo eta abarri buruzko informazio gehiago web orri honetako “Informazio erabilgarria” atalean duzu (Jaitsi kurtsorearekin, hasierako orriaren amaiera arte).