Euskal Herriak aukera ugari eskaintzen ditu Historia Ekonomikoarekin lotutako bisitak egiteko. Horregatik, aukera zabala eskaini nahi izan dugu pertsona bakoitzak bere interes pertsonaletara edo profesionaletara egokitzen den txangoan izena eman dezan.
Horiek guztiak irailaren 2ko goizean egingo dira eta parte hartzeko izena emateko formularioan zehaztu behar da, bi aukera adieraziz lehentasun-hurrenkeran. Plazak izen emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.