AEHEren XIII. Nazioarteko Kongresua

Zientzia, teknologia, berrikuntza eta garapen ekonomikoa perspektiba historikoan

Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2022ko abuztuak 30 – irailak 2

Bilbo 2022

AEHEren (Espainiako Historia Ekonomikoaren Elkartea) XIII. Nazioarteko Kongresua UPV/EHUko Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak sailak eta Cliobasque, Euskal Sistemaren talde finkatuak (IT897-16) antolatzen dute. Bizkaia Aretoan ospatuko da, Alvaro Sizak arkitektuak diseinatutakoa den eta ekitaldi askotarako baliagarria den eraikinean (eskuineko azken eraikina argazkian). Abandoibarra ingurua, Bilbo erdian eta ibaiaren ondoan kokatua, hiriak azken 25 urteetan izandako eraldaketa prozesuaren adibide onena izan daiteke eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, 2018ko Europako Hiririk Onenaren saria, besteak beste. Kongresuak magusiki Espainiako eta Latinoamerikako unibertsitateetatik etorritako 400 lagun bilduko ditu gutxi gora-behera, eta komunikazio eta ponentziak aurkeztuko dituzte osoko bilkura eta saio paralelo desberdinetan.

Edizio honetan historian zehar zientziak, teknologiak eta berrikuntzak garapen ekonomikoan izan duten papera aztertzea izango da kongresuaren gai orokorra, eta azken 30 urtetan Euskadik izan duen eraldaketa ekonomikoa ongi isladatzen duelako aukeratu da. Izan ere, gure lurraldea EBko NUTS2 eskualdeen artean industrializatuenetakoa eta teknologikoki aurreratuenetakoa da gaur egun.

Kongresuaren egoitzaren kokalekua (Bizkaia Aretoa)

Batzorde zientifikoa

Bertako batzordea

Babesleak

Kolaboratzaileak

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan!